KIROLAK

UDAL KIROLDEGIAK

IMD-KUE, Basauriko Kirolaren  Erakundea da, bere xedea, herrian kirol instalazio duinak izatea da. Horretarako polikiroldegiak, eta kirol talde ugari sortu ditu.


ARTUNDUAGA KIROLDEGIA:  Basuriko kiroldegirik handiena da, bertan bakoitzak gustokoen dituen kirolak egin ditzake. 
Kiroldegiak, deneriko baliabideak ezkaintzen ditu.
  • Instalazioak: Polikiroldegiko instalazio gehienak erabiltzeko, sarreraz aparte alokairu bat ordaindu behar da: frontoia, tenis eta padel kantxak, futbito eta eskubaloi zelaiak... Baina badaude beste instalazio batzuk alokatu behar izan gabe erabil daitezkenak: igerilekuak eta atletismo pista
  • Ikastaroak: Polikiroldegian ikastaro  ugari  egiteko aukera eskaintzen dute: Aerobic, tenis, dantza, yoga, irristaketa, eskalada, gimnasia...
URBIKO KIROLDEGIA: Artunduagako kiroldegia baino txikiagoa da. Berton dauden instalazioak erabiltzeko alokatu behar dira.
  • Instalazioak: Gimanasialekua, solariuma, dantza aretoak eta erabilera anitzeko areto bat besterik ez du.
  • Ikastaroak: Dantza, irristaketa, uztai jaurtiketa eta gimnasialeku ariketen ikastaroak eskaini egiten dira.
Gomendagarria da Basauriko IMD-KUEko bazkidea izatea. Udan kanpoko igerilekuetara nahi beste aldiz joatea oso interesgarria da, eta gainera instalazioak alokatzean eta ikastaroak ordaintzean merkeago aterako zaizu.



BESTELAKO KIROL ELKARTEAK ETA INSTALAZIO PRIBATUAK


KIROL ELKARTEAK: Deneriko kirol taldeak dauzkagu herrian, talde horietako batzuk instalazio propioak dituzte, eta beste batzuk udal instalazioak alokatzen dituzte, futbol taldeek adibidez.


  • Futbol taldeak: Umetxoek  eskola edo ikastolako taldearekin jolasten dute gehienetan, eta gero herriko taldeetariko batean sartzen dira: Ariz, Indartsu, Baskonia, edo San Miguel
  • Bidebieta pilotazale taldea: Artunduagako kiroldegiko frontoian eta San Migueleko frontoian entrenatzen dute. Larunbatetan inguruko herri batzuen kontra aritzen dira Arratia Nerbioi txapelketan. Tamalez, Basauriko herriko plazan ez dago frontoirik. Agian hori da pilotazaletasun haundirik ez izatearen arrazoia. Informazioa: Artunduagako polikiroldegian.
  • Basauriko eskubaloi klub atletikoa: Talde honetan adin guztietako neska mutilak jolasten dute. Urbiko eta Artunduagako kiroldegietan entrenatzen dute eta astebururo partiduak jolasten dituzte.
INSTALAZIO PRIBATUAK:
  • The Masters gimnasialekua: Hoberenetakoa da taekwondoa irakasten. Horretaz aparte dantza eta yoga irakasten dute. Muskulazio tresneria ere dauka.

  • Nagusia gimnasialekua: Karatean dago berezitua, eta txapelketa asko irabazten dituzte. Karateaz gain dantza, pilatesa eta tai-chi irakasten dute.