ERAKUSKETAK

Jakingo duzuenez Ariz auzoan dorretxe bat daukagu. Bertan aldi baterko erakusketaz  aparte, eskaileretan Basauriko antzinako argazkiak daude, eta oso interesgarriak dira gure herria zenbat aldatu den jakiteko.

pablo picasso margozten

Picasso Suite Vollard: Arizko dorretxean abenduaren 2tik urtarrilaren 9ra egingo den erakusketa da. Bertan margolari ospetsuaren Bankaja bildumako obrak aurkeztuko dituzte.


Badakit blog hau Basauriko aisialdiari buruzkoa dela, baina ezin dut orain Guggenhain museoan dagoen erakusketari buruz hitz egiteko aukera galdu. 
  • Urrezko Aroa, Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura: Erakusketa urtarrilaren 23ra arte egongo da. Erakusketa honek Städel Museum-aren koadroen selekzio zabal bat aurkezten du, 130 koadroz osatuta dago, guztiak Herbereetako eta Flandestar eskolako maixurik hoberenek margotuak, Jan Vermeer van Delft, Dirck van Baburen eta Jan Davidsz de Heem besteak beste.
Geografoa koadroa, Jan Vermeer van Delfena