KULTURA

UDAL KULTUR ETXEAK
  • IBAIGANEKO KULTUR ETXEA:
Kultur etxe honek hainbat aisi aukera  eskaintzen ditu.
Bi liburutegi ditu, bat naguzientzat eta beste bat haurrentzat. KZ gune batekin ere kontatzen du, bazkide den edonork dohainik erabiltzeko. Beheko solairuan areto bat dago, berton ikuskizunak antolatzen dira bereziki zinema emanaldiak.
Basaurin burutzekoa den urbanismo plan berriari buruzko maketa batzuk jarri dituzte solairu nagusian.

  • POZOKOETXEKO KULTUR ETXEA:
Pozokoetxeko auzoan dagoen kultur etxe txiki bat da, liburutegi bat besterik ez du, baina bertako auzokoei onura handia egiten die.


  •  BASOZELAIKO KULTUR ETXEA:
Basauriko kultur etxerik handiena da, bertan denetarik dago. Liburutegi eta mediateka haundi bat dauka, bertan, bazkide izanda, liburuak, pelikulak, aldizkariak zein CDak har daitezke. KZ-gune haundi bat dago.

Beheko solairuan Basauriko gaztetokia dago, non 12 urtetik gorako gazteak mahai tenisean, trukuan, saskibaloian edo bideojokoetan  aritu daitezke. Gaztetokiak musika taldeentzako entzegu gelak ere ditu, 5 euroren truke 2 orduz erabil daitezkenak.

Musika talde bat entzegu gelan



  • SAN MIGUELEKO KULTUR ETXEA: Basauritik gertu dagoen San Migueleko auzoan kokatuta dago. Liburutegia eta irakur aretoak ditu.



KULTUR ELKARTEAK
    • BASAURIKO MIKOLOGIA ELKARTEA: Basaurin 1974 an sortutako mikologia elkarte bat dago. Elkarte honetako partaide gehienak nagusiak izan arren, perretxikotan aritzea gustokoa duen edonor sar daiteke elkartean.

    • DANBOLIN TXISTULARI ELKARTEA: Danbolin txistu elkarteaK 2010 an 25. urteurrena betetzen du. Basauriko txistu elkartea hau herriko txistulariz osotuta dago eta noizbehinka kalejirak eta kontzertuak egiten dituze. Telefono zenbakia: 944496038.
    
    Danbolin txistulari elkartea jaietako kalejiran
    

    • KOLORE ANTZERKI TALDEA Duela urte batzuk gazteentzako antzerki eskola egon zen arren, gaur egun antzerki talde amateur batzuk ari dira. 


    • EDURRE DANTZARI TALDEA: 50. urteurrena bete berri du. Herriko ume eta gazte asko ari dira euskal dantzak ikasten.