BESTELAKO AUKERAK...

Ohikoa da larunbat arratzaldetan gazteak lanzaderako galtokian ikustea,  gure herriak ez du gazteentzako girorik eta. Herriko gazteak Bilbora edo giro hobea dagoen beste leku batzuetara doaz, diskoteketara edo tabernatara. Udaletxeak diskoteka (edo antzeko zerbait) zabaltzeko enpresaren bat bilatu behar luke, horrela beste herri batzuetako gazteak  ere etorriko lirateke eta herriak antzina zuen giroa berreskuratuko luke.

Larunbat arratsaldeena alde batera utzita Basaurik gauza asko ditu gazteen aisialdirako:
  • Zirt-Zart: Erakunde honek Basauriko herriko gazteentzat ekintza asko antolatzen ditu: antzerki tailerrak, txangoak, kontzertuak, ikastaroak...


  • Txarraska Basauriko gaztetxea: Gaztetxeak baliabide alternatibo asko ezkaintzen ditu: Tailerrak,liburutegia, skate pista, herriko taldeentzako entsegu lokalak etab... Horretaz gain, urtean zehar gaztetxeak ekintza kultural asko antolatzen ditu, zeinetan Basauriko edozein gaztek parte hartu dezake.
Hala ere... Txarraskako egoitzaren etorkizuna kolokan dago. Oraingo Gaztetxearen lokaletan Udaletxeak Euskal Artearen Museoa kokatzeko asmotan dago.